XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunero egiten ebazan maltzurkeriak azalduteak, luze yoko leuke ta, bat atarako dot zorrotza ta barreikaria, ze gizon argia zan erakusteko.

Toledo'ko Sagra'ko erri baten, bi edo iru egunez egon zan, oi eban lez, buldearen ontasuna adiarazoten; eta ez eutson iñok artu, ta ez artzeko asmurik bere.

Amorratuta egoan, zer egingo ote eban, eta gogoak emon eutson, erri osoa batutea biamonerako, buldea zabalduteko.

Gau atan apal-ostean, apari-ostekoa yokatzen asi ziran aguazilla ta biak.

Yokoan asarratu ziran eta gaizki-esaka asi.

Aguazillari lapurra esan eutson, eta besteak ari guzurtia.

Orduan nire yaun bialduak, yoko-lekuan egoan astamakil bat artu eban.

Aguazillak gerrontzeko ezpatara eroan eban eskua.

Guztion oiu ta zarata zala bide, gugana egin eben arrotzak eta auzokoak, tartean sartzen zirala.

Ta areik, guztiz asarre, erdikoekandik askatu egin gura eben, alkar ilteko.

Baiña, alango zarata-otsera etxea bete jente batu zan eta alkar armaz ezin zauritu ebela ikustean, iraunka asi ziran.

Aguazillak nire nagosiari, guzurtia zala, ta guzur-buldeak ekazala ta iragarten ebazala.

Atzenik, erritarrak, eurekaz bake-biderik ikusten ez ta, aguazilla ostatutik beste norabait eroatea erabagi eben.

Eta olan geratu zan nire nagosia, guztiz asarre.

Ta arrotzak eta auzotarrak, adiskidetzeko, ta lotara yoateko esan eutsoenean, yoan zan, eta baita osterantzekoak bere.

Biamonean, nire nagosia Eleizara doa, ta kanpaiak yo-erazo ebezan mezatarako ta buldea zabaltzeko.